ERRESERBATU ZURE ZITA ONLINE EDO TELEFONOZ 943 272 146
Kirol ariketa bati ekin behar zaionean aisialdian, preskripzio mediku bat dela eta edota lehiaketetan aritzeko, funtsezkoa da azterketa mediku bat egitea egoera arriskutsuak saihesteko.
Esfortzu proba baten bidez mediku espezialista batek detekta ditzake istripuren bat eragin dezaken arazo kardiobaskular baten presentzia. Jakin beharrekoa da baita ere, zenbateko maiztasunez egitea komeni den, zein intentsitatetan, arretan hartu beharreko hainbat gauza eta zein diren mugak. Ariketa fisikoa beharrezkoa da osasun on batez gozatzeko, baina praktika ezegokiak molestia, lesio edo ondorio larriak ekar ditzake gure osasunean.
Azterketa mediku-deportibo bat funtsezkoa da kirola egiten duten pertsona guztientzat eta bereziki beharrezkoa gaixotasunen bat edukiz gero (diabetesa, obesitatea, hipertentsio arteriala, kardiopatia iskemikoa, EPOC, osteoporosia, antsietatea..), haurdunaldian eta adineko pertsonetan.
Orokorrean, ariketa fisikoa edo kirolen bat praktikatzen duen edozein pertsonak, eta bereziki ariketa fisikoa adin aurreratu batean hasten dutenek edo gaixotasunen baten diagnostikoa dutenek.
Ariketa fisiko edo kirol jakin batean hasteko asmotan diren pertsonak edo beren egoera fisikoaren arabera zer den komenigarri jakin nahi dutenek.
Kirola erregulartasunez praktikatzen dutenek eta esfortzua egitean beren osasuna kaltetu dezakeen patologiarik badagoen jakiteko kontrol mediku bat behar dutenek.
Federazioren baten parte izateko eta lizentzia eskuratzeko azterketa mediku bat behar duten kirolariek.
Maila altuko kirolariek eta jarraipen mediku bati esker beren errendimendua hobetu nahi dutenek.
Kirol jakin batean hasi behar duten haur eta gazteek edota beren baldintza fisikoen arabera praktika egoki baterako orientazio nahi dutenek.
Azterketa medikuaren aurretik EZ jatea, EZ erretzea eta alkoholik Ez edatea gomendatzen da.
Probaren bezperan esfortzu handirik ez egin.
Esfortzu probarako kirol arropa ekarri: kamiseta, galtza motzak, kirolerako zapatillak…
Puntualitatea eskatzen da.
Azterketara etortzerik ez baduzu, 24 orduko aurrerapenarekin jakinaraztea eskatzen da.
Kirol elkarte eta federazioen parte diren kirolari haur eta gazteentzako diseinatua (13 urtetik beherakoentzat):
PRECIO: 49,50 €
Kirolari afizionatu eta lehiakorrentzat diseinatua (14 urtetik gorakoentzat):
PREZIOA: 100 €
Errendimendu handiko eta profesinalak diren kirolarientzat diseinatua:
PREZIOA: 140 €
PREZIOA: 175 €
PREZIOA: 160 €
PAK, kirolarietan bat-bateko heriotzan edota istripu kardiobaskularrean amaitu dezaketen patologiak bilatzera bideratua da.
Salneurria: Pertsona kopuruaren arabera aurrekontua eskatu.
Prestatze fisikoko gure zerbitzuei esker zure entrenamentuak optimizatzen ditugu zure neurrira diseinaturiko plan espezifikoa eskeiniz.
Kirolari bakoitzaren behar eta helburuei egokitutako atentzio pertsonalizatua eskeintzen maila guztietan, jardueraren hastapenetik errendimendu altuko kirolarien prestaketetara.
1 HILABETE: 60 €
3 HILABETE: 165 € (55 €/hil)
+ 20% beherapena esfortu proban
6 HILABETE: 300 € (50 €/hil)
+ 20% beherapena esfortu proban
Nutrizio aholkularitza pertsonalizatua.
Elikadura pertsonalizatua (entrenamentu eta proben aurretik, saioan zehar eta ondoren) funtsezkoa da kirol errendimendua optimizatzeko, esfortzutik errekuperatzeko ella lesioak ekiditeko.
Elikadura egokiak EZ du entrenamendu ezegoki bat ordezkatzen, baina dieta ezegokiak errendimendua kaltetu dezake.
Antropometria.
Aurrekari medikuen errepasoa./p>
Elikatze ohituren aurrekariak.
Balorazio nutrizionala.
PREZIOA: 65 €.
Tratamenduaren preskripzio pertsonalizatua.
Nutrizio hezkuntza: pazientearen beharrak, zaintzailea, familia eta inguru soziala.
PREZIOA: 75 €
Tratamendua ziurtatu: dietaren errepasoa.
Nutrizio hezkuntza.
PREZIOA: 45 €
Ariketa Fisiko eta Kirol Psikologia kirolaren jardueran pertsona baten portaera aztertzea helburu duen Psikologia aplikatuaren eremu bat da.
Interbentzio psikologiko programa bat egiteko aukera eskaintzen da, aisiako edo oinarrizko kirolaren hasierako fasean edo errendimenduko kirolaren entrenamendu psikologiari dagokion programa.
Kirolaren espezialitateari dagokion aplikazioan gure metodologia ebaluaketan, aholkularitzan, helburuen planifikazioan, interbentzioan, gaitasun psikologikoen entrenamenduan eta ikerketan oinarritzen da.
Zure kirola egin edo lehiaketa batean parte hartu ahal izateko beharrezko duzun errekonozimendu medikua egiten dugu kirol horri dagozkion behar zehatzak kontuan hartu eta Ziurtagiri Mediku Ofizial bat emanaz.
Errekonozimendu mediku oso bat egitean datza (elektrokardiograma egin daiteke), ikusmen, entzumen, lokomozio aparatuaren eta abarren analisia eginez. Ziurtagiri Mediku Ofizial honek kirol jakin batean aritzeko gai zarela bermatzen du, baita oposaketetan aurkezteko ere.
Baliagarriak dira Suhiltzaile, Udaltzain, Polizia Nazional, Ertzaintza edota Ziurtagiri Mediku Ofiziala eskatzen duten edozein oposaketetan ere.
Kirol probetako onarpen prozesurako edota besterik gabe zure forma fisikoa ezagutzeko baliogarri da.
May 25, 2020 a las 11:05am
Intenta y falla, pero nunca falles en intentarlo. Jared Leto. Corren tiempos en que la tendencia educativa es la sobreprotección de nuestros hijos. Frecuentemente, caemos en la trampa de pensar que nuestro hij@ es el/la mejor y que, por ello, merece ganar en todas las circunstancias. Olvidamos que estamos para ayudar a nuestros hijos a […]
Kirol Medikuntza Atalpean.
Irakurtzen jarraitu.June 12, 2018 a las 2:18pm
Barkatu, hau ez dago euskararaturik oraindik…
Kirol Medikuntza Atalpean.
Irakurtzen jarraitu.January 10, 2018 a las 11:20am
Barkatu, hau ez dago euskararaturik oraindik…
Kirol Medikuntza Atalpean.
Irakurtzen jarraitu.May 3, 2017 a las 9:50am
Barkatu, hau ez dago euskararaturik oraindik…
Kirol Medikuntza Atalpean.
Irakurtzen jarraitu.February 21, 2017 a las 3:03pm
Barkatu, hau ez dago euskararaturik oraindik…
Kirol Medikuntza Atalpean.
Irakurtzen jarraitu.January 23, 2017 a las 12:15pm
Barkatu, hau ez dago euskararaturik oraindik…
Kirol Medikuntza Atalpean.
Irakurtzen jarraitu.January 2, 2017 a las 12:13pm
Barkatu, hau ez dago euskararaturik oraindik…
Kirol Medikuntza Atalpean.
Irakurtzen jarraitu.December 27, 2016 a las 4:05pm
Barkatu, hau ez dago euskararaturik oraindik…
Kirol Medikuntza Atalpean.
Irakurtzen jarraitu.December 21, 2016 a las 11:31am
Barkatu, hau ez dago euskararaturik oraindik…
Kirol Medikuntza Atalpean.
Irakurtzen jarraitu.November 24, 2016 a las 3:36pm
Barkatu, hau ez dago euskararaturik oraindik…
Kirol Medikuntza Atalpean.
Irakurtzen jarraitu.