Psicotecnico Donostia
Lunes a Viernes: 9:30-13:30 15:30-19:30 Sábados: 10:00-13:00

/
Menu
psicopata

Psikopaten fisiopatologia, psikopatiaren arrazoiak: MAO, Serotonina, Dopamina, Lobulu Prefrontala

Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+

 

Psikopata kopuru garrantzitsua dago gure mundu honetan, munduko biztanleriaren %6a genetikoki psikopata izanez jaiotzen da.

Indarkeriaren arrazoiak multifaktorialak dira, batez ere genetika eta inguruneak baldintzatzen du indibiduo bat psikopata izatea edo ez izatea. Gaixo batzuk psikopata genetiko bezala ezagutzen dira eta besteak ingurunearen ondorioz sortutako psikopatak izango dira, azken hauek gutxiengo bat izanik.

Ikusita psikopaten gehiengoa, psikopata dela genetikaren erruz, azken urteotan ikertzaileek hainbat esperimentu egin dituzte ikusteko nola den herentzi patroia. Argi geratu dena da ez dagoela gene espezifiko bat “indarkeriaren genea” psikopaten jatorria ulertzeko.

Burmuin egitura eta bere funtzioak geneen menpe daude, geneek proteinak eta entzimak kodifikatzen dituzte, gero hauek burmuin prozesu fisiologikotan parte hartuko dutelarik. Beraz, burmuinaren disfuntzioek oinarri genetiko bat dutela argi dago.

Egindako esperimentuen ondoren ikusi da nola: guraso kriminal bidez hezitako haurrak, kriminal bihurtzen direla ere; aita edo ama soilik denean kriminala, haurra kriminala izan daitekeela ala ez; eta azkeneko kasuan, gurasoak kriminalak ez direnean, haurrak ere ez dira izaten.

1983an Brunner-ek (Chileko ikertzaile bat), atzerapen mentala eta jokabide bortitza zuten famili holandar bat ikertu zuen. Brunner-ek ikusi zuen gernu analisi baten bitartez monoaminen metabolismoan alterazio bat jasaten zutela. Izan ere alterazioa monoaminoxidasa (MAO) entzima kodetzen zuen genean zegoela ikusi zuten, entzima hau izanik Serotonina inaktibatzearen arduraduna.

Olivier Cases eta Centre Universitaire Orsay-ekoak, , HIESa aztertzeko esperimentu bat egin zuten. Bere gene birala MAO genea zegoen kromosoman txertatu zuten eta ondorioz jokaera erasokor bat lortu zuten. Gero burmuineko Serotonina neurotransmisorearen mailak normala baino 7 aldiz gehiago zirela ikusi zuten, hau izanik indarkeri horren arrazoia.

MAOren genea X kromosoman dago, horregatik gizonezko psikopata gehiago dago emakume psikopata baino.

Izan ere, gizonezkoak XY kromosomak izanda, akats genetikodun X kromosoma bat izatea nahikoa da psikopata izateko. Emakumeen kasuan ordea, XX kromosomak dituzte, beraz 2 akasdun X kromosoma izan behar dituzte gaixotasuna pairatzeko.

Esperimentu honek esaten duena da psikopatek Serotonina maila altuak dituela baina ikerlari asko daude kontrakoa baieztatzen dutenak.

Hala ere, pentsatzen da kasu honetan, 5-HT2 eta 5-HT1c-etan (Serotonina hartzaileak) eragin antagonisten ondorioz sorteen dela hau. Gehiengoak baieztatzen baitu, serotonina dela jokabide sistemaren inhibitzailea (sistema de inhibición comportamental SIC), burmuineko emozioen zentroan du eragina. Ondorioz, psikopatek serotonina maila baxuak izango dituzte.

Serotoninaz (inhibizioa sortu SNZan) gain, noradrenalina (alerta eta enfokatutako atentzioa) eta dopamina (sari sistema, motibazioa sortu SNZan)  neurotransmisoreek ere eragina dute psikopaten jokabideetan.

Dopamina aktibatzen da gauza berrien aurrean, segurtasun eta sari sisteman. Horregatik dopamina maila altuak baditu gaixoak gero eta jokaera oldarkorragoa izango du.

Noradrenalinak agresio afektiboa bultzatuko du eta agresio harraparia inhibituko du, hala ere espezien artean egindako aurkikuntzak ez dira oso fidagarriak.

Dopaminaren mailak igotzen dituzten, eta era berean agresio harrapakaria inhibitzen duten droga batzuk aurkitu dira.

Serotoninaren kasuan bi agresio motak inhibituko ditu. Adibidez, P-CPA (paraklorofenilalanina) drogak, triptofanoa serotonina bihurtzeko beharrezkoa den entzima inhibitzen du, modu honetan serotoninaren sintesia inhibitu egiten da eta ondorioz jokaera erasokorrak agertzen dira. Serotoninaren maila baxuak izatean, gaixoek, pertsona osasuntsuentzat normalak diren gauzak, beraientzat mehatxu bihur daitezke, ondorioz erasotzeko prest azaltzen dira.

Duela gutxi, Cloninger (1986, 1987) eta McDonald-ek(1988) izaeraren teoria bat proposatu dute 3 faktoretan oinarritzen dena, zehazki 3 neurotransmisio sistema linbiko nagusietatik datorrena: dopamina, serotonina eta noradrenalina. Laburbilduz, iradoki da: serotoninak kaltea ekiditen duela; dopaminak estimulu bilaketa, gauza berriak…; eta noradrenalinak sari sistemaren dependentzia duela.

Bestalde, burmuineko egitura aldaketa batzuk ere antzeman ziren. Area somatosensorialak zutabe kortikalez ondo definitutako egitura galtzen zuen. Hau konpondu zitekeela ikusi zuten ere, jaio ondoren gaixoari serotonina inhibitzeko drogaren bat emanez gero, eremu somatosensorialak bere jatorrizko egitura berreskuratzen zuen.

Aipatu beharra dago ere, jaio ondoren burmuina garatuz doala eta alda daitekeela bere egitura gaixotasun hau ez pairatzeko. Hau posible izateko MAOA beharrezkoa da.

Burmuinari dagokionez, psikopatak burmuinaren aktibitatea aldatua dute. Lobulu prefrontalean aktibitaterik ez dagoela ikusten da, sistema linbikoa bertan kokatzen da emozioen eremua da, baita pertsonaren arrazoia ere lobulu honetan kokatuko da. Beraz, psikopatak ez dira gai arrazoia erabiltzeko eta ez dute bereizten ona eta txarraren artean, bestalde ere beste pertsonekiko enpatia falta izaten dute.

Nelson eta Massachussets General Hospital, beste hainbat ikertzaileen laguntzaz 1995an, oxido nitrikoaren funtzioak zein ziren aztertu zituzten. Oxido nitrikoak odol hodien endotelioan eragina du, makrofagoetan eta emozioa kontrolatzen duten eremuetan dentsitate altuko neurotransmisorea da. Hau egiaztatzeko ikerlariek oxido nitriko sintetasa gabeko mutante batzuk sortu zituzten. Mutante hauek jokabide oldarkorra erakutsi zuten, baina emeetan ez zen oldarkortasunik ikusi.

Azken urteotan ere ikusi da psikopatek lobulu parietala oso ondo garatua dutela, ondorioz psikopata hauek nerabezaroan identifikatuz gero, mekanika, arte plastiko eta horrelako lanetan hastea gomendagarria litzateke, modu batean beraien bizitza, krimenetik urruti egoteko.

Hormona gonadalak ere psikopaten indarkerian eragin dezaketela uste da baino oraindik asko dago ikertzeko. Aipatu, testosterona maila altuak indarkeria bultzatzen duela.

Hau dena aipatuta esan dezakegu psikopatak arrazoi desberdinen ondorioz sortzen direla eta hauetako batzuk hauexek dira: lobulu frontalean aktibitate eza, neurotransmisoreen maila desegokiak MAO genearen akatsaren ondorioz, oxido nitriko sintetasa eza… Burmuineko aktibitatea neurtzeko PET izeneko eskanerra erabiltzen da, honen bidez, pazientearen burmuin aktibitatea ikus dezakegu hainbat estimuluei erantzutean. Psikopaten kasuan lobulu prefrontalean  ez da aktibitaterik egongo.