Psicotecnico Donostia
Lunes a Viernes: 9:30-13:30 15:30-19:30 Sábados: 10:00-13:00

/
Menu
ejercicio f

Kirolaren onura psikologikoak-Los beneficios psicológicos del deporte

Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+

Gaur egun gero eta garrantzia gehiago ematen zaio kirolari eta dakartzan onurei, izan ere, jakina da kirolak eta ariketa fisikoak onura fisiko, psikologiko eta sozialak dakartzala.

Azken urte hauetan kirola eta osasunaren arteko lotura azpimarratzen da besteak beste, sedentarismoak dakartzan ondorio negatiboak ezagutzen direlako, gaixotasun kardiobaskurrak esaterako, hauek izanik heriotzen kausa %47a Europan.  Osasunari dagokionez, prebentzioan gero eta ikerketa gehiago egiten dira bizimodu eta giro osasuntsuak promozionatuz. Hori dela eta, gure gizartean “osasunaren kontzientzia sozial”  bat sortuz doa. Testuinguru honetan kirola eta ariketa fisikoaren promozioak garrantzia hartu du hainbat gaixotasunen prebentzioan eta tratamentuan, baita eremu psikologikoan ere.

Ariketa fisikoa eta ongizate psikologikoaren lotura nabarmena da eta hainbat ikerketetan islatzen da antsietate, estrés  eta depresioa prebenitzeko edo tratatzeko eraginkorra dela. Kirola egiteak emozioetan efektu positiboa du umorea, ongizate orokorra, autoestimua eta autokontzeptua hobetuz eta ondorioz baita bizi kalitatea ere.

Hipotesi ezberdinetaz hitz egiten da kirola eta ongizate psikologikoaren lotura aztertzerakoan. Batetik entretenimentuaren hipotesia estresa eragiten duten ekintzen distrazioan oinarritzen da onura psikologikoak azaltzerakoan. Bestetik, endorfinen hipotesiaren arabera, azalpen fisiologikoari dagozkio ariketa fisikoaren abantailak. Garuna, hipofisiak eta beste ehun batzuk endorfinak askatzen baitituzte kirola egitean min sentsazioa gutxiagotuz eta euforia egoera bat sortuz. Beraz, esan liteke ariketa fisikoa egitean martxan jartzen diren  mekanismo psikologiko eta fisikoen konbinazioa dela ongizatea hobetzen duena.  

Nahiz eta onurak adierazgarriak izan, zer dela eta jarraitzen du gehiengoak sedentario izaten telebista, ordenagailua edo bideojokoen aukera nahiago izanik esfortzu fisikoa saihestuz? Hori dela eta, hainbat profesionalen usteetan beharrezkoa da ariketa fisikoa egiteko ohitura haurtzarotik haur eta gazteen bizi estiloetan ezartzea, gerora bizi estilo osasuntsua mantendu dezaten.

Aipatutako abantailez gainera, azpimarragarria da kirolaren presentzia hezkuntzan eta garapen sozialean, ariketa fisikoa pertsonaren garapen integralaren parte baita. Kirol eta jokoetan parte hartzean, haur eta gazteek hainbat giza balore positibo bereganatzen dituzte: leialtasuna, kooperazioa, borondatea, iraunkortasuna, ausardia, erresistentzia, autonomia, gaitasun sozialak eta abar. Kirola hezkuntzan tresna garrantzitsu bat izan liteke gaur egungo estresatik kanpo lasaitasuna aurkitzeko, arauen errespetuaz eta talde lanaz kontzientzia hartzeko eta naturarekin kontaktuan jarriz disfrutatzeko.

Bukatzeko esan genezake kirolaren balio positiboak nabarmenak direla eta hezkuntza integral baten parte izan litezkeela pertsonaren bizimoduan ohitura osasuntsuak ezarriz, haur eta gazteen garapen psikologikoan positiboki eraginez eta, batez ere, aisiaz disfrutatzeko ematen dituen aukera anitzez gozatuz.


En este último siglo el deporte ha ido adquiriendo  mayor importancia ya que hay numerosos estudios que reflejan los beneficios físicos, psicológicos y sociales que aporta.

En los últimos años se hace hincapié en la relación entre el ejercicio físico y la salud, así como en las consecuencias negativas del sedentarismo, siendo las enfermedades cardiovasculares la causa de mortalidad en un 47% en Europa. Asimismo, en cuanto a prevención, se están realizando continuas investigaciones en relación a las ventajas de realizar ejercicio físico promocionando estilos de vida saludables y creando una “conciencia social de la salud”.

Los beneficios del ejercicio físico se extienden a la prevención y tratamiento de trastornos psicológicos. La relación entre la realización de algún tipo de deporte y el bienestar psicológico es evidente tal y como se refleja en las investigaciones que se realizan. Su efecto positivo disminuye síntomas de ansiedad, estrés y depresión y es eficaz tanto en la prevención como en el tratamiento de estos síntomas. Por otro lado, el ejercicio físico tiene un efecto directo y positivo en el humor, bienestar general,  autoestima y autoconcepto, mejorando así nuestra calidad de vida.

Se proponen hipótesis diferentes a la hora de explicar cómo funciona la relación entre el ejercicio físico y la salud psicológica. Por un lado, la hipótesis de la distracción hace referencia al entretenimiento que supone el deporte, más que a la propia actividad, explicando que la mejora de las sensaciones psicológicas consiste en la distracción de los eventos estresantes. La hipótesis de las endorfinas, por otro lado, propone una explicación de base fisiológica, ya que el cerebro, la hipófisis y otros tejidos producen diversas endorfinas que reducen la sensación de dolor generando estado de placer y euforia.

A pesar de la evidencia que apoya la relación entre el ejercicio y el bienestar, la mayoría de la gente permanece siendo sedentaria y prefiriendo actividades como la televisión, ordenador o videojuegos en el tiempo libre. ¿Por qué la mayoría de las personas intentan evitar el esfuerzo y la actividad vigorosa en cualquiera de sus formas? Debido a esto los profesionales defienden que los hábitos de realizar deporte tienen que ser consolidados en la niñez y la juventud para que los estilos de vida saludables sean perdurables durante toda la vida.

Además de las ventajas expuestas, es de mencionar la presencia del deporte como herramienta  en la educación y desarrollo social, ya que el ejercicio físico puede ser parte del desarrollo integral de la persona. La participación en juegos y deportes fomenta valores positivos como lealtad, cooperación, fuerza de voluntad, resistencia, determinación, autonomía personal, habilidades sociales etc. La práctica del deporte puede ser una buena herramienta educativa tanto para relajarse del estrés diario como para promover valores como el respeto de las normas, tomar conciencia del trabajo grupal y disfrutar en contacto con la naturaleza.

Podemos concluir diciendo que los beneficios del deporte son múltiples y que pueden ser parte de una educación integral incrementando estilos de vida saludables e influyendo positivamente en el desarrollo psicológico de niños y adolescentes  ofreciendo, sobre todo, una buena oportunidad para divertirse.