RESERVA TU CITA ON-LINE O POR TELÉFONO 943 272 146

Psicotecnico Donostia
Astelehenetik Ostiralera: 9:30-13:30 15:30-19:30 Larunbatetan: 10-13 /

Donostia-San Sebastián-eko Kirol medikuntza. San Martín Zentro|Gune Medikoa.

MEDICAL ASSISTANCE FOR TOURIST CHEQUE REGALO
Menu
Erreserba
Ezazu

ZERGATIK ESFORTZU PROBA?

ERRESERBA EZAZU ORDUA

NORK EGIN BEHAR DU AZTERKETA MEDIKU-DEPORTIBOA?

Orokorrean, ariketa fisikoa edo kirolen bat praktikatzen duen edozein pertsonak, eta bereziki ariketa fisikoa adin aurreratu batean hasten dutenek edo gaixotasunen baten diagnostikoa dutenek.

Ariketa fisiko edo kirol jakin batean hasteko asmotan diren pertsonak edo beren egoera fisikoaren arabera zer den komenigarri jakin nahi dutenek.

Kirola erregulartasunez praktikatzen dutenek eta esfortzua egitean beren osasuna kaltetu dezakeen patologiarik badagoen jakiteko kontrol mediku bat behar dutenek.

Federazioren baten parte izateko eta lizentzia eskuratzeko azterketa mediku bat behar duten kirolariek.

Maila altuko kirolariek eta jarraipen mediku bati esker beren errendimendua hobetu nahi dutenek.

Kirol jakin batean hasi behar duten haur eta gazteek edota beren baldintza fisikoen arabera praktika egoki baterako orientazio nahi dutenek.

OHARRAK

Azterketa medikuaren aurretik EZ jatea, EZ erretzea eta alkoholik Ez edatea gomendatzen da.

Probaren bezperan esfortzu handirik ez egin.

Esfortzu probarako kirol arropa ekarri: kamiseta, galtza motzak, kirolerako zapatillak…

Puntualitatea eskatzen da.

Azterketara etortzerik ez baduzu, 24 orduko aurrerapenarekin jakinaraztea eskatzen da.

KIROL MEDIKU AZTERKETAK

PRESTATZE FISIKOA ETA ENTRENAMENTUEN PLANIFIKAZIOA

Prestatze fisikoko gure zerbitzuei esker zure entrenamentuak optimizatzen ditugu zure neurrira diseinaturiko plan espezifikoa eskeiniz.

Kirolari bakoitzaren behar eta helburuei egokitutako atentzio pertsonalizatua eskeintzen maila guztietan, jardueraren hastapenetik errendimendu altuko kirolarien prestaketetara.

HASIERAKO ELKARRIZKETA

  • • Fitxa personala
  • • Kirol historia:
        -Zelaiko edota laborategiko testa (zineantropometría)
        -Probetako markak – asteko entrenamentuen maiztasuna
        -Analisiak
        -Ordutegien egokitzapena
  • • Helburuak

PRESTATZE FISIKOA

  • • Helburuak (nagusiak eta sekundarioak)
  • • Kirol proben egutegia
  • • Entrenamentu saioen planifikazio estrukturatu eta indibidualizatua
  • • 'Feedback' eta kargaren asimilazioaren kontrola
  • • E-mail eta telefono bidez kontaktua
  • • Errendimentu eta emaitzen balorazioa

KIROL NUTRIZIOA

Nutrizio aholkularitza pertsonalizatua.

Elikadura pertsonalizatua (entrenamentu eta proben aurretik, saioan zehar eta ondoren) funtsezkoa da kirol errendimendua optimizatzeko, esfortzutik errekuperatzeko ella lesioak ekiditeko.

Elikadura egokiak EZ du entrenamendu ezegoki bat ordezkatzen, baina dieta ezegokiak errendimendua kaltetu dezake.

KIROL PSIKOLOGIAREN ZERBITZUA

Ariketa Fisiko eta Kirol Psikologia kirolaren jardueran pertsona baten portaera aztertzea helburu duen Psikologia aplikatuaren eremu bat da.

Interbentzio psikologiko programa bat egiteko aukera eskaintzen da, aisiako edo oinarrizko kirolaren hasierako fasean edo errendimenduko kirolaren entrenamendu psikologiari dagokion programa.

Kirolaren espezialitateari dagokion aplikazioan gure metodologia ebaluaketan, aholkularitzan, helburuen planifikazioan, interbentzioan, gaitasun psikologikoen entrenamenduan eta ikerketan oinarritzen da.

KIROL PROBEN ONARPENA
OPOSAKETAK

Zure kirola egin edo lehiaketa batean parte hartu ahal izateko beharrezko duzun errekonozimendu medikua egiten dugu kirol horri dagozkion behar zehatzak kontuan hartu eta Ziurtagiri Mediku Ofizial bat emanaz.

Errekonozimendu mediku oso bat egitean datza (elektrokardiograma egin daiteke), ikusmen, entzumen, lokomozio aparatuaren eta abarren analisia eginez. Ziurtagiri Mediku Ofizial honek kirol jakin batean aritzeko gai zarela bermatzen du, baita oposaketetan aurkezteko ere.

Baliagarriak dira Suhiltzaile, Udaltzain, Polizia Nazional, Ertzaintza edota Ziurtagiri Mediku Ofiziala eskatzen duten edozein oposaketetan ere.

Kirol probetako onarpen prozesurako edota besterik gabe zure forma fisikoa ezagutzeko baliogarri da.



Informazio gehiagori dagokion edozein kontsulta dela eta SAN MARTIN ZENTRUKO gure Kirol Medikuntzaren Unitatearekin kontaktuan jarri.
San Martín 46 – 1.B / CP 20005
Donostia – SS / Tel 943 27 21 46
www.centromedicosanmartin.com
info@centromedicosanmartin.com

Ataleko albisteak.