ERRESERBATU ZURE ZITA ONLINE O EDO TELEFONOZ 943 272 146

Psicotecnico Donostia
Astelehenetik Ostiralera: 9:30-13:30 15:30-19:30 Larunbatetan: 10-13 /

Gure Denda

MEDICAL ASSISTANCE FOR TOURIST ON LINE DENDA
Menu
Erreserba
Ezazu

Gidatu al daiteke zentru psikoteknikoan berritzea egin eta berehala?

Bai, behin behineko baimenarekin gidatu daiteke Estatu barruko errepideetan.

Gidabaimena iraungiz gero berriro azterketarik egin behar al dut?

Momentuan ez dago legerik hau dioenik.

Gidabaimen berriaren bila joan behar al dut?

Ez, gidabaimena emandako helbidera iristen da korreo arruint bidez hilabete inguruan.

Gidabaimena lapurtu egin badidate edo galdu badut, azterketa psikoteknikoa egin behar dut berriro ateratzeko?

EZ. Lapurreta, galtze, hondatze kasuetan edota datu aldaketarik egin nahi bada, Trafiko bulegoan bikoizketa bat eskatu beharko duzu, aurrez hitzordua eskatuz. Bertan eskakizuna egin, tasak ordaindu (20€) eta argazki bat eraman beharko duzu.

Ikusmen interbentzio kirurgikoa egiunez gero?

Arau medikua: Urte oso bat pasa bada interbentziotik gidabaimenaren berritzea epe arruntekin egiten da. Bestela, urte baterako berritzen da. Hurrengo berritzean jada epe arruntekin egingo litzateke.

Zenbaterako dira gidabaimenen epeak?

MOTAK (*):

(*) Hala ere, pertsonak gaixotasunen bat pairatuko balu edo behar bereziren bat agertuko balu epea murriztu egin daiteke jarraikortasun bat bermatzeko.

Zenbatekoak dira Trafikoko tasak?

2015eko urtarriletik aurrera hauek dira tasen zenbatekoak:

Zein da ekarri beharreko dokumentazioa?

NAN edo pasaportea, gidabaimena, betaurrekoak izatekotan eta tratamendu mediku edo psikologikoren bat jarraituz gero honen informea.

Argazkirik behar al da?

Argazkiak bertan egiten ditugu dohainik.

Hitzordua eskatu behar da?

EZ da derrigorrezkoa hitzordua hartzea, baina antolaketa errazteko gomendatzen dugu. Astelehenetik ostiralera gure ordutegia 10:00etatik 20:00ra da eta larunbatetan 10:00 etatik 13:00 etara.

Zenbat irauten du frogak?

Tramitazio osoak, 20-30minutuko iraupena dauka.

Gidabaimena indargabetu aurretik berrituko banu, data ere aldatuko litzateke?

Ez. Hiru hilabete aurretik berritu dezakezu gidabaimena eta iraungipen data mantendu egingo litzateke, ez dituzu egunak galduko.

Helbidea aldatu dezaket gidabaimen berrian?

Errolda ziurtagiriaren beharrik gabe zure helbidea unean bertan aldatzen dugu.

Gidabaimenari epea amaitu bazaio, gidatu egin dezaket?

Ez. Isuna jaso zenezake eta istripurik izanez gero, aseguruak ez luke erantzungo.

Beste probintzia batean berritu dezaket gidabaimena?

Bai. Gure zentroan berritu dezakezu eta nahi duzun helbidean jasoko duzu gidabaimena. Beti ere estatu barruan.

Duela gutxi kotxeko gidabaimena berritu dut eta orain motor-baimena atera nahiko nuke. Ordaindu eta psikoteknikoa egin beharko nuke berriro?

Ez du zertan. Psikotekniko ziurtagiriak hiru hilabeteko epea dauka. Epe horren barruan ez zenuke berriro frogak ezta ordaindu behar ere. A-B eta C-D-E baimenentzat.

Gidabaimena lapurtu egin didate, azterketa psikoteknikoa egin behar dut berriro ateratzeko?

EZ. Lapurreta, galtze, hondatze kasuetan edota datu aldaketarik egin nahi bada, Trafiko bulegoan bikoizketa bat eskatu beharko duzu, aurrez hitzordua eskatuz. Bertan eskakizuna egin, tasak ordaindu (20€) eta argazki bat eraman beharko duzu.

Gaixotasunik edota behar bereziren bat pairatzen badut eta ez badut honen berri ematen, zerbait gertatzen da? Esan egin didate hoberena ez esatea dela, bada ez bada.

Zenbaitetan, egia esateak gidabaimenaren galera ekarri dezakeela uste da. Zentro Psikoteknikoen helburua pertsonon gaitasun psikofisikoak neurtzea da eta ez, gidaritza mugatzea. Hau dela eta, gaixo dagoen pertsonaren gidabaimenean murrizketa espezifiko batzuk agertuko dira kasuaren arabera (betaurrekoa, ispilu bereziak, abiadura egokitua, etab.) Horretarako eta behar izanez gero, zure medikua edota beste espezialista baten informea atxikitu beharko da. Aitzitik, egia ez bada esaten arazoak egon daitezke.
Gaurko legediak (Gidarien Legedi Orokorreko 18 eta 41. Artikuluak) osasunarekiko informazio osoa ematera derrigortzen du. Hau ez bada horrela, santzionatu egin zaitzake eta froga medikuak berriro egitera behartu. Eta, aseguruak baliteke horren ardurarik ez hartzea.

Arma lizentziari epea amaitu aurretik berritu dezaket?

Bai. Hiru hilabeteko aurrerapenarekin.

Non aurkeztu behar dut Txakur Arriskutsuen baimenerako behar den dokumentazioa?

Herritarrentzako Arreta Zerbitzu bulegoetan edota, zure udalerriko bulego homologatuan. Donostian, adibidez, Zooni eta Elikadura Osasun arloko Ingurugiro Zuzenbidean eskatu ohi da.

Txakurraren jabeak besterik ez al du baimena atera behar?

Legediak dioen bezala, txakurra kalera atera nahi duen edonork, lizentzia atera bera du. Baimen honek, 5 urteko epea izango du.

Segurtasun pribatuko ziurtagiri medikua ateratzeko, zein herrialdetan egin beharko nuke, lan egiten dudan lekuan ala bizi naizen lekuan?

Bai ziurtagiri medikua eta bai Poliziarekin egin beharreko tramitazioa, lan egiten duzun lekuan izan beharko da.

Zein da TIP-aren baimen epea?

10 urte.

Zein da laketontzien tituluak ateratzeko adin minimoa?

Gurasoen baimenarekin 16 urterekin atera daitezke.